Joan den apirilaren 5ean sortu zen ofizialki GUK UCRANIA, gerrak eragindako ukrainarrei laguntzeko Donostian sortu zen irabazi-asmorik gabeko elkartea.

Gatazkak kaltetutako pertsonei laguntza ematea du helburu, hainbat alderditan: haiek Espainiara garraiatzen, haiei aldi baterako harreran eta/edo harrera iraunkorrean laguntzen, eta administrazio-izapideetan edo kolektibo horren laguntza humanitarioa helburu duen edozein proiektutan.

Duela aste batzuk Poloniak Ukrainarekin duen mugara joan ziren hiru donostiar material humanitarioa eramateko, eta itzuleran familia ukrainar bat ekarri ondoren sortu zen GUK UCRANIA. Esperientzia horren ostean, ukrainar herriari laguntzeko lanetan jarraitu nahi zutela erabaki zuten, eta eraginkorragoak izateko elkarte bat edukitzea komeni zela. Hortik sortu zen GUK UCRANIA, ukrainar gerra-errefuxiatuen arazoekiko sentiberatasuna duten boluntarioek osatutako ONG-a.

Elkarteak hainbat lan-ildo ditu:

  • Beren herrialdetik, gerratik ihes egiten duten ukrainarrak Espainiara garraiatzea.
  • Ukrainarren harrera antolatzea Espainiara iristean: aldi baterako ostatua bilatzea lehenik eta behin, eta, ondoren, ostatu iraunkorra.
  • Gure artean ezartzen diren ukrainarrei administrazio-izapideetan laguntzea.
  • Baliabiderik gabeko familia ukrainarren mantenurako laguntza ekonomikoa.
  • Material humanitarioa bidaltzea Ukrainako mugetako errefuxiatu-guneetara.

Partikularren dohaintzen bidez finantzatuko da elkartea, eta, horretarako, ukrainar errefuxiatuei emandako laguntza ordaintzeko funtsak emango dituzten bazkideak erakartzeko kanpaina bat egingo du. Elkarte honetan jasotzen den kapital guztia detektatzen diren oinarrizko premiak arintzeko izango da oso-osorik, eta baliteke beharrizan horiek aldatuz joatea gatazka eta horren ondorioak garatu ahala.